Help - Search - Members - Calendar
Full Version: skype euskaraz/basque language translation
Skype Community > English > Skype for Windows > Skype Translations
Makapillo_
Ia ba. Skypeko itzulpen taldeak onartu egin nau itzultzaile bezala, eta, ondorioz, aukera eman digute euskarazko bertsioa zintzilikatzeko hemen. Nahiko lanpetua nago, eta laguntza beharko nuke euskarazko artxiboa eguneratzeko. Nere asmoa da azken bertsiora eguneratzea 2.5.0.113. 400 bat sarrera geldituko dira soilik euskaratzeko. Itzulpen honen lan handiena Donostiako lagun talde batek egin zuen, eta haiei dagokie berez lan hau, baina ez dut lortzen haiekin harremanetan jartzea, ez baitizkidate e-mailak erantzuten.

Hi, everybody.

I'm glad to bring you the basque language translation pack.

I must update the translation so, will be back soon.

Best regards
ati_1000
Kaixo Denori:

Skype 3.8 bertsioa ia euskeraturik daukat %98ra edo egongo naiz. Nola egin esten didatenean (ordurako bukatuta egongo da) fitxategia hona igoko dut denontzat eskuragarri egoteko.

Ea deneon artean erabilera zabal egiten dugun.

eman eta zabaldu

Ati_1000
ati_1000
Kaixo berriro denori.

Skype-ren euskeraketa amaiturik daukat. Iraila arte edo zuzenketak egiteko taldetxo bat erabiltzxen ibiliko da.

Hemen txertaturik uzten dut fitxategia norbaitek jaitsi nahi badu.

Eman eta zabaldu

Ati_1000

P.D. hemen txertauriko fitxategia berrikusi gabea denez, kendu egin dut. Hurrengo post-ean aurkituko duzu fitxategia
ati_1000
Kaixo denori berriz!

Hemen txertaturik duzuena, 3.8 bertsiorarte euskeratzen duen fitxategia duzue.
Haserako fitxategiari zuzenketak egiten ibili da EMUN-eko taldetxo bat. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiet emandako laguntza guztiagatik.

Zuen lagunei ere zabaldu
xeskisabel
Lehenik eta behin zorionak itzulpenean parte hartu dezuten guztioi. Bejondeizuela!
Bestalde, itzulpena Windowserako denez, Linux edo/eta Ubuntu inguruneetan erabilgarria izango den paketerik kaleratzeko asmorik ba al da?

Eskerrikasko!
ati_1000
Xeskisabeltzako:

%98an bakarrik eginiko lana izan da. Nahiz eta nahiko erraza den (teknikoki) euskeratzea ia 10 hilabete eman dizkit euskeraketak.
Linux/Ubuntu-rako nik dakidala zailagoa izan behar da po fitxategiakin lan egin behar da eta. Ni windows erabiltzailea naizenetik ez dakit po fitxategi hauek editatu eta itzuli ditzazkedan. Egia da ere inguru euskalduna erabiltzen duten erabiltzaile asko Linux-en dabiltzala. Po fitxategiak norbaitek zintzilikatzen baditu begiradatxo bat emango diot (windows-en poedit bakarrik erabili dezakedala uste dut) eta ea zer egin dezakedan
This is a "lo-fi" version of our main content. To view the full version with more information, formatting and images, please click here.